Apartamentua

Apartamentua

Apartamentua Agerre Berri baserrian bertan dago, XVI. mendeko landa etxea, oso-osorik harriz eta egur noblez eraikia. Historian zehar fraide eta mojek bizi izan direna, eta inguruko historiaren lekukoa da.

Apartamentuan, baserriaren landa-estiloak eta barnealde moderno eta eskandinaviar estiloak bat egiten dute. Harlanduzko hormak, egurrezko egitura, haranaren eta mendien ikuspegi zabalak, eta eskandinaviar estiloko altzari ekologikoen dekorazioa osagai ezin hobeak dira guztiz gustura eta erlaxatuta senti zaitezen.


Deskribapena

• Sukalde irekia, guztiz hornitua
• Egongela tximiniarekin, telebistarekin eta sofa ohearekin
• Logela bikoitza, 180 cm-ko ezkontza-ohearekin
• Logela bikoitza, 150 cm-ko ezkontza-ohearekin
• Banakako gela, 110 cm-ko banakako ohearekin
• Bainugela
• Terraza
• Sartzeko arrapala
• Aparkalekua

Apartamentu osoa erabat egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat, eta segurtasun-arau guztiak betetzen ditu. Era berean, oheko arropa, eskuoihalak, garbitzeko tresnak eta abar ditu, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.

Oharrak

Erretzea debekatuta dago apartamentu osoan, giro garbia eta osasuntsua mantendu dezagun.

Gaueko 22.00tatik aurrera isiltasuna eskatzen da, gainontzekoen deskantsua errespetatu dezagun.


Hotz egunetan, egur-tximinia batekin gozatu ahal izango duzu.Energia-eraginkortasuneko sistema berritzaile baten bidez, tximiniak apartamentuko erradiadore guztiak berotzen ditu. Zer hobe tximiniaren ondoan esertzea, egun bat mendian eman ondoren, suak ematen duen goxotasunaz disfrutatzea baino?


Egun eguzkitsuetan, kanpoko terraza gozatu ahal izango duzu, Aiztondo bailara aurrean duzula, goizean kafe bat hartu egunsentiari begira, solasean jardun, liburu bat irakurri, txoriak eta naturaren soinuak entzuten dituzun bitartean. Terrazak aukera ugari eskaintzen dizkizu.


Argazki galeria