Non gaude

Larraul herria

Agerre Berri landetxea Gipuzkoaren bihotzean dago, Larraulen. Herriaren erdigunetik 1,5 kilometro gorago dago, Hernio mendi ospetsuaren magalean. Lasaitasunaz gozatzeko leku aproposa, eguneroko bizimodutik urrun. Zonaldea bere mendi ibilaldiengatik da ezaguna, eta, horien artean, Hernio mendirako igoera aipagarriena.  Ordu eta erdiko mendi ibilaldia dugu. Inguruan herri ugari daude bisitatzeko, baita hiriak ere, beren eskaintza kultural eta gastronomikoaz gozatu ahal izateko.


Nola iritsi?

Larraulera erraz iristen da, N-I errepidez, Donostiatik 25 kilometro daude eta Tolosatik 15 km.

Argibideei jarraitu behar zaie, N-I errepidetik Villabonara, gero Asteasura. Asteasura iritsi baino lehen, errepidea ezkerretara abiatzen da Larraulera igotzeko (seinaleztatutako norabidea). Larraulgo herrigunetik, sarbide errazeko errepide bat igotzen da landetxeko ateraino.



Hegazkinez

Bilboko aireportua Larrauldik 114 kilometrora dago, eta A-8 autobidetik iristen da. Aireportuak hegaldi nazionalak eta nazioartekoak eskaintzen ditu. Kontsultatu hemen webgunea.

Donostiako aireportua, gehienbat hegaldi nazionalak eskaintzen dituena, 31 kilometrora dago eta erraz iristen da errepidetik. Kontsultatu hemen webgunea.

Trenez

Gertuen dagoen tren geltokia Villabona-Zizurkilen dago, landetxetik 7 kilometrora. Aukera ezin hobea da inguruko herri eta hirietara bidaiatzeko, hala nola Tolosara eta Donostiara. Kontsultatu hemen ordutegia.

Autobusez

Autobusak Larraul inguruko herriekin (Asteasu, Zizurkil, Villabona eta Aduna) lotzen du. Villabona-Zizurkilgo tren geltokira iristeko aukera praktikoa da. Kontsultatu hemen ordutegiak.

Taxian

Ez duzu autoa hartu nahi? Ez kezkatu, taxi-zerbitzua dago zuk nahi duzun lekuraino eramateko. Kontsultatu hemen hurbilen duzun taxi zerbitzuaren webgunea.

© taximartinvillabona.com