Zer ikusi eta egin?

Agerre Berri landetxea abiapuntu ezin hobea da edozein jardueratarako. Eta ez da oso urrutira joan behar, inguruan milaka gauza baitaude gozatzeko.

Larraul herria

Larraul Tolosaldeko herria da, Aiztondo bailaran dagoena. Inguruko nekazal historia kontatzen duen ekomuseo du. Herriko plazan dagoen XVI. Mendeko San Estaban Eliza interesgarria  da, horma-pintura baitu. Herriko plaza leku bikaina da ostatuan zerbait hartzeko eta herriaren bizitzaz gozatzeko.

Ibilbideak zonaldean

Larraul Hernio mendi enblematikoaren igoeragatik da ezaguna. Gainera, askoz ere ibilbide gehiago daude deskubritzeko, Alkizarainoko ibilbidea adibidez, inguruari ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dizkiona.

Donostia

Landetxean landa-bizitzaren lasaitasunaz goza dezakezun arren, 20 minututan Donostian izan zaitezke, aukera ugari eskaintzen dituen kostaldeko hiri ezin hobean. Hondartzarako egun bat, erosketak egiteko edota hirian paseatzeko arratsalde bat, afaltzera irtetea, zinemara… dena da posible Donostian.


Flora eta Fauna

Agerre Berri landetxearen inguruan flora eta fauna ikusgarriaz goza dezakezu. Txorien kantak lagunduko dizu zure egonaldian, eta ziur aski katagorriak ikusiko dituzu ondoko basoan. Zorionekoa izan zaitezke, gainera, muxar grisaren bisita jasotzeko, animalia maitagarria, zoritxarrez galzorian dagoena. Ez beldurtu, etxeko gure lagunik onena da!