Agerre Berriko Borda

Agerre Berriko borda (edo “Heidi”´ren etxetxoa, gure bezero batzuek esaten dioten bezala) Agerre Berri baserriren ondoan dago. Alde batean basoak babesten du, eta beste aldean Aiztondo bailararen ikuspegi zoragarriak ditu. Isiltasunaz eta naturaz gozatzeko lekua da. Bikotekidearekin bakarrik edo haurrekin i disfrutatzeko lekurik aproposena da, egunerokotasunetik deskonektatzeko.

Deskribapena:

  • Gela tximiniarekin, telebistarekin eta sofa ohearekin
  • Bainugela
  • Lorategi pribatua
  • Ate elektrikodun aparkalekua

Gela turistiko hau guztiz hornituta dago eta gehienez lau lagunentzako ostatua du: bi plaza senar-emazteentzako ohean eta bi leku ohe osagarrietan. Baserritik aparteko sarbidea eta aparkaleku pribatua ditu. Bordatik ikuspegia ezin hobea da landa-ingurune eder batera. Segurtasun-arau guztiak betetzen ditu. Era berean, guztiz hornituta dago oheko arroparekin, eskuoihalekin, garbiketa-tresnekin eta abarrekin, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.

Argazki galeria


Gozatu eta lasaitu Agerre Berriko saunan. Mendiko bista zoragarriez gozatzen duzun bitartean, utzi gorputza eta burua lasaitzen saunaren bero atseginarekin.


Egun eguzkitsuetan kanpoko lorategiaz gozatu ahal izango duzu, Aiztondo bailarara begira. Gozatu otorduez antzinako haritz baten itzalpean, egurrezko eserlekuak dituen harrizko mahai sendoan, txoriak eta naturaren soinuak entzuten dituzun bitartean… Haurrak ere ez dira aspertuko, kulumpion jolasean edo untxien atzetik korrika lorategian.


Gozatu zure goizeko kafeaz banku paregabe honetatik egunsenti ederra ikusten. Gozatu liburu batez, solasaldi batez, edo behiei begira. Sorte baduzu, hodei-itsasoa ikusiko duzu, zerua ukitzen ariko bazina bezala sentiarazten zaituena. Hau bai dela deskonektatzea!


Gozatu baserriko bizitzarekin

Erlaxatu landa-inguruan

Gozatu eta erlaxatu Agerre Berriko saunan! Mendiari bista ezinhobeekin gozatzen duzun bitartean, utzi gorputza eta burua lasaitzen saunaren bero atseginarekin.

Habitación Turística “Agerre Berriko Borda”
Nº en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi (“REATE”): LSS00264